Translate Toolkit & Pootle

Tools to help you make your software local

User Tools


Pootle howto: Pootle nola erabili

Pootle-ri buruz

Pootle itzulpenetan lagun zaitzaken webgune sinple bat da! Pootle Software Librea denez, nahi ezkero berau deskargatu eta zure kopia pribatu martxan ipin dezakezu. Bere garapenean modu ezberdinetan lagundu dezakezu (ez duzu programatzen jakin beharrik).Pootle proeiktua translate.sourceforge.net-en dago, hemen iturburu kodea, posta zerrendak eta abarri buruz argibideak aurki daitezke.Izenak “PO-based Online Translation / Localization Engine” esan nahi du, baina agian hau irakurri beharko zenuke.

Harpidetza

Edozeinek fitxategiak ikusi ditzake, baina harpidetutako erabiltzaileek bakarri editatu ditzakete eta egindako lanagatik kreditua jaso, beraz egin beharko zenukeen lehen gauza harpidetzea izango zen.

You can register following two simple steps, providing you have a current e-mail address:

  1. Fill in your User Name, Password and a valid E-mail account, choose “Register” and an activation code will be sent to the e-mail address you've provided.
  2. Gaitze gakoa eta erabiltzaile xehetasunak eposta bidez jasotzean, gaitze orrialdera joan eta eremua idatzi gakoa. “Kontua Gaitu” sakatu eta zure kontua gaitu egingo da.

Saio hasiera eta erabiltzaile orri konfigurazioa

Orain harpidedun berri bat zarela Pootle-n saioa hasi.

Behin saioa hasi duzunean, zure erabiltzaile orrira eramango zaizu, hemen hautaturiko hizkuntza eta proiektuetara loturak agertuko dira. “Aukerak Aldatu” sakatu zure erabiltzaile orria editatzeko eta alboko barrako “Nire Kontua” sakatu erabiltzaile orrira itzultzeko.

Fitxategi zuhaitza arakatzen

Kontutan izan zure orrialdea konfiguraturik baduzu, bertako loturen bidez joan zaitezkeela itzuli nahi duzun fitxategira. Itzuli nahi duzun orria aurkitzeko beste modu bat orrialde nagusia da. Orrialde nagusiak bi kategoria bistarazten ditu - Hizkuntzak eta Proiektuak. Hizkuntza aukeratuaz hizkuntza horretan itzuli daitezken fitxategien zerrenda bat bistaraziko da; proiektu bat hautatuaz gero itzuli daiteken hizkuntzen zerrenda bistaraziko da. Behin hizkuntza eta proiektua hautatu dituzunean, itzultzeko eskuragarri dauden fitxategiak bistaraziko zaizkizu.

Pootle bidez linean itzultzen

Itzultzeko dagoen fitxategi bakoitza bi modu ezberdinetan atzitu daiteke - “Itzulpen Azkarra” loturak nahasitako eta itzuli gabeko kateak bakarrik bistaraziko dizkigu, “Dena Itzuli” loturak aldiz kate guziak erakutsiko dizkigu itzulia egon ala ez. Bi kasuetan bi zutabeko taula bat bistaraziko zaizu, itzuli beharreko kateak ezkerraldean dituelarik eta itzulpena eskubikoan.

Uneko itzulpen sarrera testu kutxa batetan agertuko da “Salto” eta “Gomendatu” edo/eta “Bidali” aukerak dituelarik. Testu kutxan testua idatzi eta bidali dezakezu edo hurrengo katera salto egin.

Agertzen zaizkizun beste kateetako batetara joan nahi izanez gero kate bera saguarekin eskuineko botoiaz klikatu eta “Editatu” aukera hautatu.

Pootle-ren beste aukera batzuk

Goikoaz beste, po fitxategia edo edo XLIFF edo CSV bertsioak deskarga ditzakezu. Baita po edo XLIFF fitxategia deskargatu eta sarez kanpo zure editore gogokoenarekin itzuli eta berriz igo ditzakezu. Fitxategi anitzeko proiektuetan direktorioko po fitxategi guztien zip fitxategi bat deskargatu dezakezu eta behin itzulpena egin duzunean berriz zip fitxategia igotzeko aukera duzu.